1997ko otsailaren 11n, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Arrasateko alde zaharra, monumentu-multzo sailkapenarekin.

Arrasatek herrigunetik kanpo dauden bost auzo ditu: Bedoña, Garagartza, Gesalibar, Meatzerreka eta Udala.

Kiroleko sailean, futbola, errugbia eta saskibalia dira nagusi baina horiez gain eskubaloian, gimnasian, pelotan, volleyballean, igeriketan... aritzeko aukera ere badago.

Erdi Aroko hiriguneak hasierako egitura eta ezaugarriak gordetzen ditu oraindik. Erdi Aroko kale-egituraketa paradigmatikoa da tipologiari dagokionez eta lur-sailen zein orubeen banaketa gotikoaren amaierakoak dira.

Arrasate Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdeko populatuena.

Arrasateko jai esanguratsuenen artean San Juanak, Maritxu Kajoi, San Nikolas eta Santamasak aurkitzen dira.

Kooperatiben hiriburua da, bertan sortu zirelako euskal enpresa kooperatibo garrantzitsuenak: Euskadiko Kutxa, Eroski, Fagor, Mondragon Unibertsitatea... Horiek guztiak ere Mondragon kooperatiba taldeko kide dira.